Kopraixak antolatzeko bilera irekia egingo dute gaur Itziarren

Berriketan 2024ko eka. 10a, 10:50

Itziarko Auzo Udalak jakinarazi du gaur (ekainak 10) egingo dutela aurtengo festak antolatzen hasteko bilera irekia. 18:30ean jarri dute hitzordua, Burugorri Gainean.

Aurtengo Kopraixak prestatzen hasteko batzar irekia egingo dute gaur arratsaldean, eta Itziarko Auzo Udaleko taldeak bilkuran parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bilera 18:30ean hasiko da, Burugorri Gainean.