Zaila zirudien arren, Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Txapelketaren finalean aritzeko txartel preziatua eskuratu du Itziarko taldeak. Finalerdietako joaneko partida galdu ostean, Itziarko taldea aurreko ostiralean (maiatzak 31) Zabalsoro frontoian jokatu zen itzulera partida irabaztera eta hiru goleko aldea iraultzera behartuta zegoen bai ala bai, baita erronka gainditu ere.
"Emozioz betetako" partida lehiatu baten ostean, etxeko taldeak nagusitasun osoz irabazi zuen itzulerako partida; 6-2 hartu zuen mendean Aizarnazabalgo taldea. Hortaz, datorren larunbatean (ekainak 8) Berrobin jokatuko den finalean izango da; Kutturruren aurka irabazi ondoren, Berrobiko taldea izango dute aurkari. 18:15ean izango da hitzordua, Berrobiko pilotalekuan.