Emakumezkoen pilota sustatzen duen Ados enpresak sortutako Udaberri Torneoko bertso-pilota txapelketak Itziarren egingo du geldialdia. Hiruna pilotarik osaturiko bi talde lehiatuko dira, esku huska, eta pilotarien gidari eta animatzaile bertsolari banak beteko du botilero funtzioa.
Itziarren, Eguzkiloreak (Orbegozo, Agirre eta Aldaregia) eta Kukuprakak (Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika) taldeak ariko dira aurrez aurre. Nerea Elustondo bertsolaria ariko Eguzkiloreak taldearen botilero lanetan eta, aldiz, Sebastian Lizasok egingo ditu Bitxiloreak taldearen entrenatzaile lanak.
*** Frontoiko atean jarriko dituzte salgai sarrerak: helduak 5 euro eta haurrak, doan.