20:00etan Donostiako Ondarreta hondartza paretik aterako da 42 kilometroko martxa eta Igeldotik, Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaro ondoren, hurrengo eguneko 06:30ak inguruan iritsiko dira ibiltariak Itziarrera. Jarraian, elizkizuna izango da santutegian, Fernando Prado Gipuzkoako gotzaina buru dela.
Bidean, ohi bezala, geldialdiak ere egingo dituzte, eta erritmoari jarraitu ezinik dabiltzanentzat doako autobus zerbitzua ere egongo dela jakitera eman dute. "Autobus hori Zumaian hartu ahal izango da, 04:30ak inguruan".