2024/04/13 17:30 - 19:30

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoen ikuskizuna

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoen ikuskizuna
Zabalsoro frontoia, Itziarko Auzo Udala

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek aurten ere geldialdia egingo dute Itziarren. Lizarbe Guraso Elkarteak eta Itziarko Auzo Udalak iragarri dutenez, natura eta planetaren zaintza ardatz duen Ez gara jaitsiko! ikuskizun berriena aurkeztera etorriko dira hiru pailazoak.

Txartelak 8 euroan daude eskuragarri, Itziarko harrera bulegoan (09:00-15:00), eta agortzear daudela esan dute. Informazio gehiagorako, 943 19 92 55 telefono zenbakira deitu daiteke.