Maiatzaren hasieran ospatu ohi den Erromeria Eguna eta abuztuaren hasieran ospatuko diren jaietarako proposamenak biltzeko asmoz, bilera irekia deitu du Itziarko Auzo Udalak. Bihar (apirilak 4), 20:00etan, izango da hitzordua, Kalebarreneko lokalean. Gaian interesa duten eragile, talde, elkarte eta norbanako guztiak gonbidatu dituzte bilerara.
Kontzeju etxean egiten ari diren obrak direla eta, aurtengo festak "bereziak" izango direla jakinarazi dute auzo udaleko iturriek. Hori dela eta, "irudimena erabiliz, ahalik eta festa ederrenak antolatzeko laguntza" behar dutela zehaztu dute. "Zuen zain izango gara!".