2024/04/07 09:00 - 14:30

Irteera

Hegaztiak behatzeko irteera Andutzera

Hegaztiak behatzeko irteera Andutzera
Zabalsoro frontoian, Itziarko Auzo Udala

Hegaztiak behatzeko irteera antolatu du Debanatura Ingurumen Heziketa elkarteak. Itziarko frontoian batu eta handik Andutz mendira joango dira hegaztiak behatzera.

Izen-ematea: debanatura@hotmail.com posta elektronikora mezu bat bidalita edo 695 78 36 56 telefono zenbakira deituta edo mezu bat idatzita.

Prismatikoak eramateko gomendatu dute antolatzaileek eta, ahal izanez gero, eBird, Ornithos eta iNaturalist aplikazioak jaisteko mugikorrean.