2024/03/09 11:00 - 12:30

Ginkana feminista umeentzat

Ginkana feminista umeentzat
Zabalsoro frontoia, Itziarko Auzo Udala

Adin guztietako umeak gonbidatu dituzte ekintzara, baina gaztetxoenak gurasoen laguntzaz agertzea gomendatu dute. Ginkana amaitzean, mokadua hartzeko aukera izango dute umeek eta haien gurasoek.

****Oharra: parte hartzeko aurrez izena emateko eskatu dute; martxoaren 6a da horretarako azken eguna. Interesa dutenek 609 01 67 46 telefono zenbakira deitu dezakete.