Itziarko Auzo Udalak jakinarazi du Burugorri ostatuaren ustiapena errentan emateko prozedura ireki duela. Irisgarritasuna bermatze aldera egiten ari diren lanak tarteko, behin-behinean itxita dago lokala, baina auzo udalaren asmoa da ostatua lehenbailehen irekitzea. Hori dela eta, kudeaketaren ardura hartuko lukeen norbait ahal den azkarren aurkitzeko nahia agertu dute.
Burugorri ostatuan mota askotako ekintzak egin izan dituzte eta, arrazoi horregatik, eskaintza gastronomikoaz gain, eskaintza kulturala eta herriaren eta herritarren interesekoak izan daitezkeen ekarpenak egitea ere baloratuko dutela azpimarratu dute. Herriko ostatua ustiatzeko aukeraz baliatu nahi duten maizter berriek 688 69 40 48 telefono zenbakira deituta egin ahalko dituzte proposamenak. "Zuetako inork taberna zerbitzua hartzeko interesik izango balu, edo interesa lukeen inguruko norbait ezagutu balu, deitu 688 69 40 48 telefonora. Mila esker, eta ia lehenbailehen ostatua irekitzea lortzen dugun".