23. Korrikaren bueltako lanak antolatzeko bilera irekia deitu du Itziarko Korrika Batzordeak. Otsailaren 22an elkartuko dira, Kale Barreneko lokalean, 18:30ean. Antolakuntzako kideek ohartarazi dutenez, saioa irekia izango da.
Hainbat gai izango dituzte hizpide, honakoak: ibilbidea, lekukoa eramateko erreserbak, material salmenta, Korrika Kulturalaren agenda eta Korrika Txikia. Bilera, gainera, materiala saltzeko baliatuko dute.