Euskal Herrian oraindik ere funtzionatzen duen errota bakarretako bat dago Lasturren, eta EITB1eko Biba Zuek saioan San Agustin auzoko plazaren parean dagoen Plazaolako errotetako baten historia gertuagatik ezagutu nahi izan dute. Errota, gaur egun erabiltzen bada, neurri handi batean, Maitane Beristain auzotarrari esker da. Berak zaharberritu zuen eta, horri esker, jatorrizko funtzioa itzuli zion.
Aritz Ganboa telebista saioko kolaboratzailea Lasturrera gerturatu zen eta inguruko erroten historia errepasatzeaz gain, ikus-entzuleek errotei buruzko beste hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan zuten Beristainen ahotik. Horrez gain, irina lortzeko funtzionamendua nolakoa den ere azaldu zuen Beristainek.