Jorratuko dituzten hamahiru puntuen artean, besteak beste, honakoak eztabaidatuko dituzte: auzo udaleko aurrekontua, eskola berria sortzeko eskaera eta Oinherri Herri Hezitzaileen sareko bazkidetza. Horiez gain, gutxieneko pentsioaren aldeko mozioa eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko adierazpena ere izango dituzte hizpide.
Honakoa da gaurko aurreikusitako gai zerrenda:
- Aurreko bilkurari dagokion akta zirriborroa onartzea, hala badagokio.
- Alkatetza dekretuen kontrola.
- 2024ko urtarrilaren 31ko Debako Udaleko Osoko Bilkurako ziurtagiriaren berri ematea, zeinaren arabera Itziarko Auzo Udalak aurrekontuaren desadostasuna azaltzen duen eta Debako Udalak konpromisoa hartzen duen.
- 2024. urteko Itziarko Auzo Udaleko aurrekontua onartzea, hala badagokio.
- Itziarko Auzo Udaleko aurrekontu soberakinetik 50.000 euroko kreditu aldaketa:
- Burugorri Ostatuko komunaren irisgarritasun lanak bideratzeko 25.000 euro.
- Zabalsoro frontoiko aldagelak berritzeko 25.000 euro.
- Iruzurraren aurkako plana onartzea, hala badagokio.
- Next funtsen baitan IDAEk kudeatzen duen DUS5000 dirulaguntzaren bitartez bideratuko den Itziarko argiteria berritzeko esleipen espedientea onartzea, kontratazio organo gisa, hala badagokio.
- Eskola berria sortzeko eskaera onartzea, hala badagokio.
- Debemeneko Hitzarmena onartzea, hala badagokio.
- Debemeneko lehentasuneko arreta kolektiboan Itziarko Auzo Udalaren parte hartzearen berri ematea.
- Oinherri Herri Hezitzaileen sareko 2024ko bazkidetza onartzea, hala badagokio.
- 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldeko mozioa onartzea, hala badagokio.
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko adierazpena onartzea, hala badagokio.
- Erregu eta galderak.