Beti-betiko osagaiak ardatz hartuta, hiru eguneko egitaraua ondo dute jai batzordeko kideek. Hona hemen egitaraua:
- Urtarrilak 19, ostirala
- 22:30. Mus txapelketa, Lau-Haizeta elkartean. 22:00etan zabalduko dute izen ematea eta parte hartu nahi duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dituzte.
- Urtarrilak 20, larunbata
- 11:00. Meza, San Sebastian ermitan.
- 12:00. Herri kirolen erakustaldia, plazan. Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugertza aizkoran eta Mikel Lopetegi Urra eta Xabat Olaizola harri jasotzen ariko dira.
- 14:30. Bazkaria, Urberu sagardotegian, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
- Ondoren. Kalejira auzora, Izer eta Alabierrekin.
- Iluntzean. Afaria, Urberu sagardotegian, Mendarok eta Galaktikok girotuta.
- Urtarrilak 21, igandea
- 12:00. Txakolin dastaketa, Jagoba eta Maddalenek alaituta.
- 14:30. Bertso bazkaria karpan, Jon Maia eta Julio Sotorekin.
- Jarraian. Erromeria Jagoba eta Maddalenekin.
- 18:00. Txokolate jana, Lau-Haizeta elkartean.