Itziarko Auzo Udalak dei egin du herritarrak Bikain jatetxearen parean elkar daitezen Erregeei ongi etorria egiteko, eta gero, denak elkarrekin, kalejiran plazara abiatzea da asmoa.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egoerak eskatzen dituen neurriak errespetatu ahal izateko ez da goxokirik botako eta 6 urtetik gorako pertsonek musukoa eraman beharko dute.