“Bete ingoiau” antzezlana hartuko du gaur Burugorrik

Berriketan 2022ko mar. 4a, 11:55

Zutoni Teatroa konpainiak Bete ingoiau antzezlana eskainiko du gaur arratsaldean, 19:00etan, Itziarko Burugorri eraikinean. Martxoaren 8aren bueltan antolatutako egitarauaren baitan egingo da emanaldia.

Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel dira Bete ingoau obraren sortzaile eta aktoreak, eta Elena Irureta da zuzendaria. Helduentzako antzezlana da, harremanen inguruko hausnarketa eragin nahi duena, horretarako umore beltz eta absurdoa baliatuta. 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren bigarren saria lortu zuen.

Sinopsia

Gasolindegi batean lan egiten du Petra-Leo bikote protagonistak. Bertatik pertsonaia nazkagarri zein zoragarriak pasatzen dira eta makina bat sekretu gordetzen ditu gasolindegiak. Egunerokoa monotonia bihurtu da, honetatik ihes egin nahiko dute biek. Bitartean gutun sekretuak, ez-ohiko bisitak eta amesteko uneak nahastuko dira.