Mauka Disketxearen eskutik ikusi zuen argia orain sei hilabete Huntzaren Ezin ezer espero lanak, trikiti hotsak, rocka, folka eta pop doinu biziak uztartzen dituena. Eta, harrezkero, zuzeneko emanaldietan dabil taldea alde batetik bestera uzta berria aurkezten; Euskal Herrian, Suitzan, Frantzian edo Viña Rock bezalako jaialdietan izan dira berriki.
Oholtzetan ez ezik, dena den, estudioko lanetan ere buru-belarri jarraitzen du Josune Arakistain lasturtarra (ahotsa eta trikitia) partaide duen musika taldeak. Odoletan abestiaren bideoklipa hilaren 12an aurkeztu zuten; dagoeneko 13.600 ikustalditik gora izan ditu lanak Youtuben.