Abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko dira aurtengo Kopraixak

Berriketan 2023ko abu. 2a, 09:00

Jubilatuen Egunarekin hasi eta Gazte Egunarekin amaituko dira aurtengo Kopraixak Itziarren. Sei egun izango dira orotara eta dagoeneko prest dago guztia auzolanean antolatutako egitarauari zukua ateratzeko. Bazkariak, kontzertuak, jolasak, txapelketak, herri-kirolak… denetarik izango da aukeran, urtero legez. Hemen duzue ikusgai egitaraua eta informazioa, jai batzordeko zenbait kideren hitzekin osatua.