Itziarko Auzo Udalak bando bidez ohartarazi duenez, ibilgailu astunen trafikoa eta zirkulazioa bermatzeko neurri berriak abenduaren 10ean sartu ziren indarrean. Ondorioz, obrek iraun bitartean, herriko plazan eta Galtzada kalean debekatuta egongo da aparkatzea; Prozesio kalean, berriz, bi auto bakarrik aparkatu ahal izango dira, betiere zirkulazio-eremutik kanpo.
Ibilgailu astunen zirkulazioaren noranzkoa honakoa izango da: Bikain-Mutxiarte-Galtzada-herriko plaza. Ez dago baimenduta bertan autoa aparkatzea, aparkaleku gisa seinaleztatutako guneetan izan ezik (autobusaren geltokiaren parean).
Auzo Udalak gogorarazi du garabiarekin kenduko dituztela aipatutako edozein puntu oztopatzen duten ibilgailuak. “Gastu horiek, bai eta ibilgailua kentzeagatik sortzen diren gastu guztiak ere, ibilgailuaren titularraren kontura izango dira”.