2009an sortu ziren MIN sariak eta XIV. edizioa izango dute aurtengoa. Hautagaiek izena eman ondoren, publikoak bozkatzen ditu semifinalista izango diren taldeak; hurrengo fase batean, epaimahai profesional batek nominatuak eta irabazleak hautatzen ditu eta, azkenik, sari-banaketako ekitaldia egiten da. Apirilaren 27an banatuko dituzte aurtengo sariak, Iruñean.
Ezin ezer espero izenburuko lana abenduan kaleratu zuen Huntzak Mauka Disketxearen eskutik, eta lan horri esker da hainbat sariren hautagai: artista, albuma, sustrai-musikaren albuma, euskarazko albuma, bideoklipa, urteko kantua, letra originala, eta musika-produkzioa.