Indarrez beteta datoz San Nikolas jaiak Lasturrera

Berriketan 2022ko ira. 8a, 10:15

Nekazal kutsua duten jaiak ostiralean (irailak 9) hasiko dira Nikolas Txikiren jaitsierarekin. Intxorpe Eguneko (irailak 18) Nikolas Txikiren igoerarekin amaituko dituzte ospakizunak.

Askotariko eskaintzarekin eta beti-betiko kutsuari eutsita datoz berriro ere Lastur auzoko San Nikolas jaiak. Ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute Andutz Kultur Taldeko kideek. Bertso afaria, antzerkia, bolo eta pilota txapelketak, herri kirolak, gazteentzako jolasak, bikoteen arteko jolasak, dantzak, trikitilariak, herri bazkaria… eta beste hainbat gauzez gozatzeko aukera edukiko dute auzotarrek eta inguruko bizilagunek bi asteburutan banatuta.

EGITARAUA:

  • Irailak 9, ostirala
    • 19:00. Nikolas Txikiren jaitsiera.
    • 21:00. Bertso afaria tabernan. Oharra: afariko sarrerak 25 euroan Gure dendan eta Lasturko tabernan egongo dira salgai. Bertsolariak: Iker Zubeldia eta Unai Agirre.
    • Ondoren. Fan & Go taldearekin erromeria.
  • Irailak 10, larunbata. San Nikolas Eguna
    • 11:00. Meza Nagusia.
    • Jarraian. Bolo Txapelketa, Unai Izagirre eta Ane Zuazubiskar bertsolariak, eta Eneko Arbeo eta Jon Izagirre trikitilariak alaiturik.
    • 14:00. Bazkaria tabernan.
    • 17:30. Bertako gazteen arteko jolasak.
    • Jarraian. Bertsolarien bigarren saioa eta zezenak.
    • 20:00. Goaz antzerki taldearen Bilakatu emanaldia, elizan.
    • Afalostean. Elorza, Leta eta Larrañagaren erromeria.
  • Irailak 11, igandea. Umeen Eguna
    • 09:30. Meza.
    • Ondoren. Hamaiketakoa tabernan.
    • 12:00. Umeentzako zezenak eta pottokak.
    • Jarraian. Buruhandiak.
    • 14:00. Bazkaria tabernan.
    • 17:30. Lasturko umeen ezustekoa eta jolasak.
    • Ondoren. Andutz dantza taldea.
    • Jarraian. Gailurren erakustaldia.
    • Arratsalde osoan. Nagore Zulaika eta Uxue Aranguren trikitilariak.
  • Irailak 17, larunbata. Bikoteen Eguna
    • 11:00. Bikoteen arteko pilota partidak eta bolo txapelketa.
    • 14:00. Bazkaria tabernan.
    • 17:30. Bikoteen arteko jolasak.
    • Ondoren. Zezenak.
    • Egun osoan. Manex Unanue eta Julen Rueda Erkizi trikitilariak.
    • 20:00. Arineketan ikuskizuna frontoian.
    • Afalostean. Jon Ansorregi eta Andoni Larrañaga trikitilariak.
  • Irailak 18, igandea. Intxorpe Eguna
    • 09:30. Meza nagusia.
    • Ondoren. Hamaiketakoa tabernan.
    • 11:30. Binakako pilota txapelketaren finala, eta Nerea Ibarzabal eta Julio Sotoren bertso saioa, frontoian.
    • Egun osoan. Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak.
    • 14:00. Bazkaria tabernan.
    • 17:00. Herri kirolak: Jakes Iruretagoiena, Lierni Osa, Xabat Olaizola eta Mikel Lopetegi Urra, Jokin Basozabal eta Suharri Rodriguez.
    • Jarraian. Bertsolarien bigarren saioa, bertako gazteen aurresku liluragarria, eta pailazoak eta zezenak.
    • Jaiei amaiera emateko. Nikolas Txikiren igoera.