Otsailaren 23an jokatuko da 35. Lilatoia emakumezkoen lasterketa ezaguna Donostian, eta bertan izango dira, beste urte batez, Debako eta Itziarko korrikalariak ere. Izan ere, aurten 94 emakumek parte hartuko dute Debako Gaztelekuak lasterketarako osatu duen taldean.
Iaz 119 emakumek parte hartu zuten Deban herri mailan sortutako taldean —bigarren talde handienaren saria jaso zuen lasterketan—. Hortaz, Gaztelekuko kideen esanetan, "oraingoan ere gertu ibili gara. Iazkoarekin alderatuta, gutxiago izango gara aurten, baina kopuru ederra da eta benetan pozten gaitu. Oso balorazio positiboa egiten dugu, Deba bezalako herri batean hainbeste emakume batzea ospatzeko modukoa da eta. Eskerrik asko izena eman duzuen guztioi".