Gabon Eguna ez den arren, gaur (abenduak 18) ere Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera izan dute zenbait herritarrek. Bikote ezaguna menditik jaitsi da eta Luzaro ikastetxeko ikasleekin tarte bat igaro du goiz partean. Trikitilari baten laguntzarekin sartu dira eskolara eta umeak berehala hurbildu dira eguneko bi protagonistengana.
Besteak beste, haien eskutitzak eta marrazkiak jaso eta zalantzak argitu dituzte. Amaieran, abesti batzuk kantatu eta propio prestatu dituzten koreografiak dantzatu dizkiete haurrek.