Hogei umoregile gonbidatu dituzte larunbateko ikuskizunera eta emanaldia "kolosala izan daitekeela" nabarmendu dute antolatzaileek. Bada, iaz lehenbizikoz egindako Blitz saioak izan zuen harrera ona ikusita, aurtengoan ere umoreaz gozatzeko parada izango dute ikusleek.
Hauek dira agertokian ariko diren umoregile gonbidatuak: Lander Varona, Manex Astigarraga, Ander Malbadi, Leo Bueriberi, Amaia Ruiz de Galarreta, Jokin Ansotegi, Joxe Aldasoro, Maria Blanco, Antonio Iriarte, Julen Pagazaurtundua, Xabier Arraztoa, Lide Arregi, Mitxel Martinez, Erik Urbieta, Xabin Fernandez, Asier Galarza, Eñaut Zuazo, Ana Goitia, Danel Galdaera eta Jone Bengoa.
Ikuskizuna Euskeraz Bagera zikloaren baitan egingo da, Kultur Elkartean (20:00etan), eta sarrerak Internet bidez eskuratu daitezke 10 euroan (esteka honetan).