Urteko sasoi honetan zeintzuk dira produktu izarrak arrandegian?
Legatza, zapoa, txipiroiak, almejak eta otarrainxkak.
Zer gomendatzen duzu?
Zer eta zenbat beharko duten garbi izanez gero, lehenbailehen enkargatzea eta erostea gomendatzen diet bezeroei. Erosketak, beranduenez, abenduko zubia baino lehen egiteko esaten diet, gerora prezioak garestitzen hasten direlako. Mahaian zenbat izango diren garbi ez duenari, berriz, aste horretan salgai dugun arrain freskoa eramatea gomendatuko nioke. Baina jendea ez dago horretara ohituta; izan ere, nahiago izaten ditu produktu bereziak.
Kontsumo ohituretan egon al da aldaketarik azken urteotan?
Garai batean txirla handi asko saltzen genituen, baina ikaragarri garestitu dira. Horren ordez, gaur egun Frantzian molusku-hazkuntza tekniken bidez ekoiztutakoak eramaten ditu jendeak, merkeagoak direlako.