Urteak daramatzazu Gabonetan balkoia txukun apaintzen. Nondik datorkizu zaletasuna?
Senarraren etxean beti apaintzen zuten etxea Gabonetan. Arbola eta jaiotza jartzen zituzten eta, horrez gain, etxea bera ere asko apaintzen zuten. Nire etxean ere antzeko ohitura genuen eta, beraz, bion etxeko ohiturei eutsi diegu. Dena dela, egia esan behar badut, etxea eta balkoia horrela dekoratzea senarraren kontua da; argazkiak ikusten aritu naiz eta hamar urte baino gehiago daramatzagu eraikina apaintzen.
Aurten noiz piztuko dituzue balkoiko argiak? Lehiaketan parte hartzeko asmorik baduzue?
Normalean abenduaren 8an, Kontzesio Egunean, pizten ditugu. Senarraren etxean eta nirean egun horretan jartzen genituen jaiotza eta apaingarriak, eta data mantendu dugu. Baina aurten argiak bezperan piztea aurreikusten dugu. Sorpresaren bat ere egongo da, baina lehiaketan ez dugu parte hartuko.