Herriko odol-emaile handienei aitortza egin diete

Berriketan 2025eko abenduaren 1a

2025 urtean omendutako odol emaile handiak. Argazkia: Debako Odol Emaileen Elkartea

Urtero bezala, Debako odol emaile handienak omendu zituzten ekitaldi batean. Atzo (azaroak 30) egin zuten eskertza omenaldia. 

Argazkian jende gutxiago agertzen bada ere, bederatzi herritar omendu zituztela jakinarazi dute Debako Odol Emaile Elkarteko kideek. 

Honakoei egin zieten aitortza:

  • Diploma eta zilarrezko intsignia, odola 25 aldiz emateagatik:
    • Amaia Azpeitia Badiola
    • Unai Pastor Ostolaza
    • Coro Lazcano Aperribay
    • Nerea Lazcano Aperribay
    • Jose Manuel Txurruka Berasaluze
    • Ana Belen Zubikarai Salegui
  • Diploma eta urrezko intsignia, odola 40 aldiz emateagatik:
    • Jaione Urriolabeitia Sierra
  • Emaile bikainen oroigarria:
    • Maria Jesus Carrillo Aizpurua (odola 60 aldiz emateagatik)
    • Alejandro Gil Corrales (odola 75 aldiz emateagatik)

Urtero bezala, emaile handiekin argazki bat atera zuten. Aurten, Arbil Elkarte Sozialean atera zuten argazkia eta, ondoren, hamaiketako baten bueltan elkartu ziren omenduak eta elkarteko kideak.