Maria Blancok aurkeztuko du saioa eta gonbidatuak eta kolaboratzaileak izango ditu bidelagun. Besteak beste, Xabin Fernandez eta Antonio Iriarte umoregileak.
Oholtzan izango diren gonbidatu bereziak ere iragarri dituzte: Itziarko Kalekantoi taldeko Ale, Itziar eta Ihintza Irizar.
Internet bidez eros daitezke sarrerak, 12 euroan, labur.eus/punpairezkulturdeba estekan.