Atzo (azaroak 25) Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen eta, egun horren harira, elkarretaratze bat egin zuten iluntzean Foruen Plazan, Debako Udalak deituta. Dozenaka herritar batu ziren Emakumeen aurkako indarkeriari ez lelopean antolatutako mobilizazioan.
Atzorako deitutako mobilizazioaz gain, bestelako ekintza batzuk ere antolatu ditu udalak. Azaroaren 13an eman zioten hasiera egitarauari eta amaiera hilaren 30ean emango diote, 18:30ean Ispiluen gelan Beatriz Egizabalek interpretatutako duen Gregoria: Feminista jaio ala egin egiten da? bakarrizketarekin.