Errigoraren udazken kanpainan saskiren bat eskatu duten herritarrek bihar (azaroak 26) jaso ahalko dituzte eskaerak. Debari dagokionez, Zuhatza Euskara Elkartearen bulegoan (Ifar kale, 12) egingo da banaketa. Bi txanda iragarri dituzte:
- Lehena, 11:00etatik 13:00etara.
- Bigarrena, 17:00etatik 19:00etara.
Saskiak eskatu dituztenei ordutegia errespetatzeko eskatu diete antolakuntzatik. Bestalde, gogorarazi dute oraindik ordaindu ez dutenek saskia jasotzean egin beharko dutela ordainketa. "Kopuru zehatza ekarri, mesedez”, adierazi dute.
Zehaztutako egunean eta orduan bertaratzeko arazoak dituztenei, berriz, 943 19 13 83 edo 688 84 03 08 telefono zenbakietara deitzeko edo idazteko eskatu diete.