Debako odol emaile handiei eskertza omenaldia egingo diete igandean (azaroak 30) Simon Berasaluze Plazan egingo den ekitaldi batean. 12:00etan hasiko da Debako Odol Emaileen Elkarteak urtero egin ohi duen hitzordua eta, bertan, 25, 40, 60 edo 75 aldiz odola eman duten bederatzi herritar omenduko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.
Honakoei egingo diete aitortza:
- Amaia Azpeitia Badiolak, Coro eta Nerea Lazcano Aperribayk, Unai Pastor Ostolazak, Jose Manuel Txurruka Berasaluzek eta Ana Belen Zubikarai Saleguik zilarrezko intsignia jasoko dute (odola 25 aldiz emateagatik).
- Jaione Urriolabeitia Sierrak urrezko intsignia jasoko du (40 aldiz emateagatik)
- Maria Jesus Carrillo Aizpuruak eta Alejandro Gil Corralesek emaile bikainen diploma jasoko dute (odola 60 eta 75 aldiz emateagatik, hurrenez hurren).
Urtero bezala, emaile handiekin argazki bat aterako dute eta, ondoren, hamaiketako baten bueltan elkartuko dira.