Aisialdiaz euskaraz gozatu ahal izateko eta herritarron artean harreman sare berriak eraiki ahal izateko erronkari helduta sortu zen Euskeraz Bagera egitasmoa 2021ean eta hasierako ezaugarriei eta helburuei eutsiko die aurtengoan ere, bosgarren edizioan.
Zuhatza Euskara Elkarteak eta herriko hainbat taldek elkarlanean osatutako egitaraua azaroaren 26an hasi eta abenduaren 21ean bukatuko da.
Antolatzaileek gaur aurkeztu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitaraua, eta datozen asteotan egingo diren jardueretan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.