NANa eta pasaportea izapidetzeko bigarren data bat jarri dute Deban

Berriketan 2025eko azaroaren 19a

Azaroaren 26an ere izango da nortasun agiria (NAN) eta pasaportea Deban bertan berritzeko aukera, baina hitzordu guztiak agortu zirenez, Udalak zerbitzu hori eskaintzeko data berri bat ezartzea lortu duela jakinarazi du.

Debako Udalak jakinarazi duenez, Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoa Foruen Plazara itzuliko da abenduaren 11n. Azaroaren 26an ere izango da nortasun agiria (NAN) eta pasaportea Deban bertan berritzeko aukera, baina egun horretarako eskaintzen ziren 16 hitzorduak berehala agortu ondoren, Udalak zerbitzu hori eskaintzeko data berri bat jartzea lortu duela jakinarazi du.

Zehaztu dutenez, abenduaren 11 ezarri dute zerbitzua eskaintzeko data berri gisa. "Egun horretan, beraz, Nortasun Agiria (NAN) eta pasaportea izapidetzeko beste aukera bat izango dute debarrek, udalerritik kanpora joan beharrik gabe". 

Unitate mugikorra Foruen Plazan jarriko dute, 09:30etik 13:00etara. Azaroaren 26rako bezala, interesdunek aurrez eskatu beharko dute hitzordua Udalaren Herritarren Arreta Bulegoan, aurrez aurre edo 943 19 28 40 telefonora deituta. "Garrantzitsua da azpimarratzea ezingo dela hitzordurik eskatu WhatsApp bidez edo ofizialak ez diren beste kanal batzuen bidez", azaldu dute udal iturriek.

Egun horretan, honako izapide hauek egin ahal izango dira:

  • NANa egitea edo berritzea.

  • Pasaportea egitea edo berritzea.

  • NANaren ziurtagiri elektronikoa aktibatzea.

 

NANaren kostua 12 eurokoa izango da; pasaportearena, berriz, 30 eurokoa. Izapidearen egunean bertan eskudirutan ordaindu beharko da. Ziurtagiri elektronikoa aktibatzea doakoa izango da. Familia ugariko titulua duten pertsonak tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira, dagokion dokumentazioa aurkeztuz.

Beharrezko dokumentazioa

Izapideak egiteko, ohiko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori aldatu egiten da izapidearen arabera (berritu ala lehen aldiz egin). Kasu guztietan (lapurreta edo galera izan ezik) ezinbestekoa da argazki bat eramatea, eta adingabeak badira guraso batez lagunduta joatea. Edonola ere, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren informazioa eskuragarri dago hemen