Ikasleek gidatuko dituzte mugikorra erabiltzen ikasteko saioak Arbilen

Berriketan 2025eko azaroaren 7a

Argazkia: Karola G

Arbil Elkarte Sozialak hainbat jarduera antolatu ditu azarorako eta iragarritako ekintzen artean mugikorra erabiltzen ikasteko oinarrizko tailerra nabarmendu dute antolatzaileek.

Tailer berezia izango dela azaldu dute, saioak Mendatako DBHko 4. mailako ikasleek gidatuko baitituzte, belaunaldien arteko elkarlana sustatuz.

Astelehenean (azaroak 10) abiatuko da ikastaroa eta, gaur-gaurkoz, hiru saio aurreikusi dituzte Arbil Elkartearen egoitzan; hilaren 10ean, 17an eta 25ean izango dira hitzorduak, 10:00etatik 11:00etara. Antolatzaileek adierazi dutenez, saio gehiago ere egingo dituzte agian, parte hartzaileen beharren arabera.