Ibilgailuentzat itxita egongo da bihar goizean, ordu-erdiz, Gudarien Plaza

Berriketan 2025ko urr. 30a, 12:14

Udal iturriek zehaztu dutenez, 08:30etik 09:00etara ibilgailuek debekatuta izango dute bertara sartzea edo handik irtetea.

Aurrera jarraitzen dute Iberdrolaren argi transformadorea Gudarien Plazatik geltoki zaharrera lekualdatzeko lanek. Eta Debako Udalak jakinarazi du obra horiek eragina izango dutela bihar (urriak 31) goiz partean Gudarien Plazako aparkalekura sartu-irtena egin behar duten gidarientzat. 

Zehaztu dutenez, 08:30etik 09:00etara ibilgailuek ezingo dute aparkalekura sartu, ezta bertatik irten ere, denbora tarte horretan kamioi handi batek lanak egin behar dituelako plazan.