Urriaren 25ean Deban ospatu zen I. Basotik Txirrindulari Festak erantzun ona izan duela jakinarazi dute antolatzaileek. Hitzordua Basotik Fundazioak antolatu zuen, Euskadi Fundazioaren, Laboral Kutxa taldeetako emakumezko txirrindulari profesionalen eta Euskadi Fundazioaren 23 urtez azpiko taldeko txirrindularien laguntzarekin.
Eta, horien esanetan, "eguraldi eta giro bikaina lagun", 500dik gora lagunek parte hartu zuten ekimenak bere baitan hartu zituen ekintzetan. Zehaztu dutenez, 350 txirrindulari batu ziren Debako zumardian hasi eta amaitu zen 89 kilometroko martxa zikloturistara. Txirrindulari Txiki Festan, berriz, 150 gaztetxok baino gehiagok egin zuten Casacamporainoko joan-etorria (4 kilometrokoa).