Neguko kultur gida aurkeztu du Debako Udalak

Berriketan 2025eko urriaren 17a

Debako Udalak neguko kultur gida aurkeztu du, 2025eko urritik 2026ko urtarrilera bitartean egingo diren jardueren berri emanez.

Programak hileroko hitzordu gisa finkatutako jarduerak ditu, hau da, hilero errepikatzen direnak: irakurketa kluba, zinema zikloa, Geoparkera bisita gidatuak eta Ispilu(h)ari proposamen artistikoa. Horiez gain, hilero ekimen tematikoak eta ekitaldi bereziak izango dira.

Programazioa ondorengo estekan deskargatu daiteke.