Manex Astigarragak umorezko ikuskizun berria aurkeztuko du Kultur Elkartean

Berriketan 2025ko urr. 9a, 13:57

Ikuskizuna urriaren 17an (ostirala) izango da eta 20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude jadanik Internet bidez (5 euroan). Berriketan herri komunikabideak bi gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Debako Kultur Elkarteak Manex Astigarraga umoregilearen 'Margolari' bakarkako saio berriaren aurkezpena hartuko du urriaren 17an, ostiralean, 20:00etan.

Sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez (esteka honetan) eta sarrera guztiak aldez aurretik saltzen ez badira egunean bertan ere salgai izango dira Kultur Elkartean.


Zozketa

Berriketan herri komunikabideak bi gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan izena emateko aukera dago HEMEN KLIKATUTA. Parte hartzeko epea urriaren 13an (astelehena) amaituko da, 12:00etan. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira, webgune honetan bertan.