Urriaren 4az geroztik eta hilaren 11ra bitartean, Agua de Coco Fundazioak antolatutako Bestelako infantziak argazki erakusketa izango da ikusgai Deban. Erakusketa honek munduko hainbat testuingurutan haurren bizitza dokumentatu duten nazioarteko argazkilarien irudiak biltzen ditu, haien erronkak eta itxaropen uneak nabarmenduz.
24 argazkiren bidez, erakusketara bertaratzen direnek Michel Pedrero, Benito Pajares, Ana Palacios, Yeray Menéndez, Jonathan Pisonero, Mar Guirao eta Lobolopezz argazkilarien begiradaren bitartez bidaiatu ahal izango dute. Antolatzaileek laburbildu bezala, "aurkeztutako irudiek Afrikako, Asiako eta Latinoamerikako haurtzaroari buruzko errealitate anitza eta hunkigarria erakusten dute, non pobrezia, haurren lana eta desberdintasuna nagusi diren".
Erakusketa Simon Berasaluze plazako udal eraikineko beheko solairuan jarri dute, taberna eta jantokian, Eguneko Zentroa eta Arbil elkartea kokatuta dauden lekuan, hain justu.