Emozioak lantzeko tailerra eskainiko dute urriaren 22tik aurrera Deban

Berriketan 2025ko urr. 3a, 11:12

Tailerra Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez eskainiko da. Zabalik dago parte hartzeko izen-ematea.

Udako oporraldiaren ondoren, Arbil Elkarte Sozialak berriz ekin dio ohiko jardunari. Urrirako iragarri dituzten ekintzen artean, emozioak lantzeko tailerra izango dela adierazi dute.

Hilaren 22an hasiko da tailerra eta, antolatzaileek adierazi dutenez, Osakidetzako aditu talde batek emango ditu saioak. Iragarri dutenez, ikastaroa ez dute elkartean bertan emango, Astillero kaleko EPA (Helduentzako Eskola) gelan baizik. 

Tailerra doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Asteazkenean (urriak 1) hasi zen izena-ematea eta hurrengo astelehenean (urriak 6) eta asteazkenean (urriak 8) ere horretarako aukera egongo dela gogorarazi dute. Interesa dutenek 11:00etatik 12:30era izango dute horretarako aukera, elkartearen bulegoan.