Udako oporraldiaren ostean, kalean da Berriketan aldizkariaren iraileko alea. Zenbaki honetan landu diren gaien artean, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: datozen egunetan ospatuko den Euskal Jaiari buruzko informazioa, Jon Lafuente fisikari debarrak lortutako Volker Heine sariari buruzko xehetasunak, Itziarko Kalekantoi taldeko kideei egindako elkarrizketa, Itziarko eskola berriaren irekierari dagokion albistea, azaroan Munduko Jiu-Jitsu Txapelketara doan Oinatz Irustarekin izandako solasaldia ...
Ohiko moduan, bestelako edukiak ere bildu ditu hilabetekariak: gutunak, iritziak eta gehiago. Aleak, guztira, 32 orrialde ditu. HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.