Euskal Jolas eta Iruleak taldeek pala eskola antolatu dute gazteentzako

Berriketan 2025eko irailaren 26a

Antolatzaileek zehaztu dutenez, eskaintza LH6tik DBH3ra arteko ikasleei zuzenduta dago.

Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaituko da eta, adierazi dutenez, entrenamenduak asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 18:30era.

Interesa dutenek 685 75 50 74 telefono zenbakira deitu edo iruleak@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete, astelehena (irailak 29) baino lehen. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da.