Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak egun berezia ospatu zuen aurreko larunbatean (irailak 20): Kolore Anitz Eguna, alegia. Adin guztietako jendeari zuzendutako ekintzez osatutako egitaraua izan zen aukeran eta, tartean, saski bat zozkatu zuten.
Jakinarazi dutenez, 3042 izan zen zenbaki saritua eta Mila Alba izan da irabazlea. Atzo (irailak 23) jaso zuen saskia; bertan, besteak beste, Hiru Uhinak hotelean bi lagunentzako gosaria, Kolore Anitzen materiala eta beste hainbat opari zeuden.