Klubeko kideek jakinarazi dutenez, boxeoa sustatu nahi dute herritarren artean. Hori dela eta, taldea ezagutzera emateko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte irailerako. Astearte eta ostegunetan izango dira hitzorduak, kirol elkarteak Latsurregi kalearen 2. zenbakian duen lokal berrian (lehengo EPAko eraikin zaharrean).
Iragarri dutenez, ordu eta erdiko bi saio izango dira aukeran: bata 17:30etik 19:00etara, eta bestea 19:00etatik 20:30era. Interesa dutenek 642 07 97 40 telefonora deituta izena eman dezakete.