Urteroko hitzorduari eutsiz, iraileko azken larunbatean (hilaren 27an) ospatuko da Euskal Jaia Deban. Eta urtero bezala, egitarauari bere ekarpena egin nahian, Zuhatza Euskara Elkarteak bazkari herrikoia antolatuko du.
Euskara elkarteko kideak hasita daude jadanik lehen prestaketa lanekin, baina herri bazkariaren nondik norakoak (formatua erabaki, eguneko plangintza egin… ) zehaztu, boluntarioen taldea osatu eta arduren banaketa egiteko asmoz, bilera irekia deitu dute. Etzi, irailaren 10ean, egingo dute batzarra, 19:00etan Kultur Elkarteko liburutegian. Antolakuntzan laguntzeko prest dauden guztiei bertan parte hartzeko deia egin diete.