Euskotrenek neguko ordutegia berrezarriko du astelehenean

Berriketan 2025ko ira. 5a, 09:42

Euskotrenek jakinarazi du irailaren 8an sartuko dela indarrean neguko ordutegia tren eta metro zerbitzuan.

Uda denboraldia amaitutzat emanez, irailaren 8an neguko ordutegia sartuko da indarrean Euskotrenen tren eta metro linea guztietan (L3 Bilbon). Gogorarazi dutenez, "aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da".

Euskotrenek honako linea hauek kudeatzen ditu:

  • E1 Amara/Donostia-Matiko/Bilbo.
  • E2 Hendaia-Lasarte Oria.
  • E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama.
  • L3 Metroa Bilbon: Kukullaga/Etxebarri-Matiko/Bilbo.
  • E4 Matiko/Bilbo-Bermeo.
  • Sondika-Lutxana anezka.

Ordutegi berriak Euskotrenen webgunean edo bere app-ean kontsultatu daitezke. Informazio gehiago nahi dutenek 944 33 33 33 telefonora dei dezakete.