2025/09/13 08:00 - 13:30

Lehiaketa

56. Kaleko margo lehiaketa

56. Kaleko margo lehiaketa
Deba

Debako Udalak, Cardenas Fundazioak eta Haitz Haundi elkarteak antolatutako sariketan 16 urtetik gorako margolariek parte hartu dezakete.

08:00etatik 10:30ak bitartean jarriko zaie zigilua margo oihalei, Agirre Jauregiko erakusketa gelan. Lanak aire zabalean egin beharko dira (Deban bertan) eta 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean. Gaia eta teknika libreak izango dira.

Sari banaketa 14:30ean egingo da, Agirre Jauregiko erakusketa gelan. Guztira 8 sari banatuko dituzte.