Bihar aurkeztuko dute San Roke jaietako egitaraua

Berriketan 2025ko uzt. 29a, 09:36

Abuztuaren 14tik 18ra bitartean izango diren ekintzen eta ekitaldien berri emango du Debako Udalak. Agerraldia 13:00etan izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Bihar (uztailak 30) 2025eko San Roke festak ospatzeko antolatu duten programa aurkeztuko du Debako Udalak. Aurkezpen ekitaldi irekia izango da, herritar orori zuzendua, eta abuztuaren 14tik 18ra ospatuko diren ekintzen eta ekitaldien berri emango dute.

Aurkezpena 13:00etan hasiko da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta ekitaldia amaitzen denean egitaraua salgai jarriko dute turismo bulegoan.