Etzi (uztailak 26) Debako Santa Maria elizaren ezaugarriak bertatik bertara ikusteko eta ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Eta, bide batez, Debako zein Euskal Herriko historian murgiltzeko aukera ere izango dute bisitariek. Kultur Elkartearen ekimenez egingo da bisita gidatua.
Alex Turrillas historiazalea arduratuko da, beste behin ere, doako bisita gidatzeaz. Azalpenak gaztelaniaz emango ditu. 11:00etan jarri dute hitzordua, Plaza Zaharrean, eta interesa duten guztiak gonbidatu dituzte bertara.