Irailera arteko atsedenaldia hartuko dute Zuhatzak eta 'Berriketan' aldizkariak

Berriketan 2025ko uzt. 30a, 09:49

Berriketan herri aldizkaria irailean itzuliko da. Ordura arte, oporrak hartuko ditugu erredakzioan, baita Zuhatza Euskara Elkartean ere; dena dela, datorren astean webgunea elikatzen jarraituko dugu, eta bide horretatik segi ahal izango dira herriko albisteak eta kontuak.

Gaur (uztailak 30) oporrak hartuko ditugu erredakzioan, baita euskara elkartean ere; hori dela eta, abuztuan ez dela hilabetekaria kaleratuko gogorarazi nahi dizuegu. Hurrengo alea, paperezko edizioan, irailaren amaieran plazaratuko dugu, baina webgunea datozen egunotan elikatzen jarraituko dugu, eta irailaren hasieratik ere martxan izango da.

Ikasturte berriarekin batera itzuliko gara lanera irailaren hasieran eta orduan izango dugu berriz ere elkarren berri, hitzordua jarrita baitugu, besteak beste, Euskal Jaian. Ordura arte, beraz, ondo izan eta, batez ere, gozatu, baina ez ezazue euskara oporretara bidali! Badakizue, guk geuk nahiago euskaraz!