Gaurko (uztailak 23) emanaldiarekin amaituko da Debako Gazte Asanbladak antolatutako Asteazken Akustikoak egitasmoa. Saioa, ohi bezala, Gaztetxean izango da, 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da.
Eguraldiak laguntzen badu, gainera, kanpoko terrazan egingo dute hitzordua. Gaurko gonbidatuak Debagoieneko Gluten Bakuak laukotea izango da. Emanaldiaz gain, pintxo-potea ere izango da.